XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasieran adarra iruditu zitzaion zerbaiten gainean pausatu zen orduan.

Handiak..., gogoratu zuen Ludiak.

Mitxirrika zaharrak ere halaxe esan zuen.

Bi hanken gainean zutik esan zuen.

Hortaz..."- eta goitik begiratu eta hegan hasi zen inguruan.

Baina hanka bat bakarrik ikusten zion.

@- Ez zara ba gizon bat izango, atrebentziaz?@- galdetu zuen kezkati adar baten ertza iruditu zitzaion leku batetik.

Bitan urratuz, adar usteko hura ireki egin zen eta kriskitinen hotsa ateraz ia-ia lurrera bota zuen Ludia.

Gero begi logaletu bat erdizka zabaldu zuen, pinpilinpauxa oraindik han zegoen ikusi nahi izan balu bezala.

- Kaixo.

- Ludia naiz, pinpilinpauxa bat naiz.

- Gizon bat al zara zu?- esan zuen berriro.

Begia itxi egin zen logaleak jota.

Hau ere ez da gizon bat, pentsatu zuen Ludiak.

Ez zeukan zerikusirik erakutsi ziotenarekin.

Baina ez zuen segituan etsi nahi edo amorra eginda ipini nahi.

Eta hegoak itxita goitik behera erortzeak ematen duen kilikadura sentitzea erabaki zuen, zutikako izaki hura begien bistatik galdu gabe.

Itxaron pixka bat!.